Gaixoekiko eta behartsuekiko dugun sentikortasuna gure gizarte- eta laguntza-unitateetan ematen ditugun zerbitzuen bidez adierazten dugu.
Pertsonak dira guretzat garrantzitsuenak. Haiek dira gure zentroetako ardatz nagusia. Gure plangintzak eta programak haien arabera pentsatuta daude. Gure erakundearen helburua haiek artatzea eta zaintzea da. Egiturak, bizitza eta ekintza haien inguruan egiten dira. Gure proiektuan denok eta dena haien zerbitzura dago.
Gure lanean, merkatuko harreman ez pertsonalaz haratago doan pertsonen arteko harremana izaten dugu . Elkar ulertzen dugu eta haientzat lan egiten dugu, haien beharra gure onura bihurtu gabe.
Zerbitzu emate hori gure Obraren jatorriaren benetako zentzua da, gure Sortzaileen borondatea da, gure tradizioaren barruan dago, beharrean eta arretarik ez duten herrialde eta esparruetan gure esku hartzea eskatzen du, eta etorkizuneko orientazio gisa mantentzen da.
Artatzen ditugun pertsonak giza familia handiaren kide berdintzat eta zentro bakoitzaren ospitale- komunitate bereko kidetzat hartzen ditugu. Ebanjelioak gizakiei buruz duen ikuspegiak ulertze antropologiko hori indartzen du.