Kalitate profesionalak, teknikaz gain, gizatasuna ere eskatzen du, eta horren erantzuleak gara. Teknikak berak bihozgabeak egiteko eta patologia pertsonaz ahaztu artatzeko benetako arriskua dagoenez, guk bereziki gure egitekoa gizatiartzen saiatzen gara. Horregatik, arretan gizatasunaren balioa nabarmendu eta azpimarratzen dugu.
Gure gizatiartzeko borondatearen ondorioz, pertsona gune erreferentziala eta, baliotsua da. Gure arreta giza topaketa egokitzat hartzen dugu; ez da funtzionala bakarrik. Topaketa hori begikotasunaren ondorioz sortzen da, gizakiaren osotasunarekin harremana du, komunikatzeko hainbat gaitasun jokoan jartzen ditu, eta elkar ezagutzearen ondorioz “gu” bat lortzen du.
Subjektu arteko topaketa hori, lagundutako pertsonarekiko, haren duintasunarekiko, eskubideekiko, kulturarekiko, balioekiko, sinesmenekiko eta fedearekiko errespetuan adierazten da; giza tratuan eta hizkuntzan antzematen da; arreta pertsonalizatuan eta informazio hurbilean; eta egunero horretan aritzeko arduran eta erantzukizunean.
Gure hartzaileekin harremanetan jartzeko hizkuntzek ezinbesteko garrantzia dute. Hurbiltzen, entzuteari lehentasuna ematen eta hitz egokia esaten jakin behar da. Abegikor onak badaki hitz egiten eta badaki entzuten; entzuten ikasten du batik bat.
Hitzik gabeko adierazpena funtsezkoa da gure abegikortasunerako: aurpegiaren, begiradaren eta keinuen hizkuntza. Horiek dira giza komunikazioaren lehen eta azken ardatzak.
Uste dugu, eta hala sustatzen dugu, jokabide eta adierazpen horiek eta guztiek, gizatiartzeko ahalmen handiagoa dutela maitasunaren ondorioz sortzen badira, elika ditzakeen oinarririk onena delako. Haren adierazpen abegikorra borondate positibo eta itxaropentsua da, onbera eta pazientea gure zerbitzuaren berezko zailtasunak bere gain hartzeko eta haiei erantzuteko, baina nekez.