Aliantzak

[wpo_block_heading title=”ALIANTZAK” heading_style=”v6″ el_class=”encabezado-primario linea-izq”]

Ahizpa Ospitalariek partekatutako proiektuak eta harreman-sareak proposatzen eta garatzen ditu sektoreko beste erakunde batzuekin, aukerei eta baliabideei etekin hobea ateratzeko.


 

hospeuroHOSPITALITY EUROPE da San Joan Jainkoarenaren Ordena Ospitalariaren eta Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien ospitale eta egitura sozio-sanitarioen lotura eta ordezkaria Europar Batasuneko Erakundeen aurrean.

Bruselan lotura-bulego bat sortzea arretaz eztabaidatu zuten Ordena Ospitalariko Erlijiosoek eta Laguntzaileek 2008. urtean Espainian egindako Europako Eskualde Konferentzian. Geroago, 2011. urtean, Irlandako Konferentzian ere eztabaidatu zuten. Ordenaren hastapenetatik bere karismarekin bat datozen beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzeko prest agertu da, eta ikuspegi horri jarraituz, Ahizpa Ospitalariek ekimen horrekin bat egin zuten 2013ko abuztuan.

Erabaki estrategiko horren oinarrian bi Erakundeetako Europako probintzien helburua dago, hots, Ordenako erakundeen artean trukeak eta lankidetza handitzea eta areagotzea, eta Erakunde komunitarioek sustatutako eta lagundutako programa eta jarduerei buruzko berariazko “informazio-kanal” bat izatea.

Compartir esta página: