Espainiako Probintziaren zentroek Bioetikaren berezko printzipioak eta balioak erabiltzen dituzten laguntza-erabakiak hartzean, laguntzan zuzentasuna eta kalitatea hobetzeko.
Dimentsio etikoa laguntza- eta hezkuntza-jarduera orotan
Etikak zentroen eguneroko zereginetan sortzen dituen zalantzez jabeturik, gure balioetan barne hartzen dugu. Abegikortasuna bera gure misioaren barruan dagoen funtsezko esperientzia etikoa da, eta hartutako pertsonarekin jarduera guztien bereziko dimentsio etikoa indartzen du.
Etika Espainiako Probintziaren ospitale-jarduera guztien barruan dago, eta helburuetan nahiz edozein baliabidetan bermatu behar da.
Arlo eta erabaki guztietan etikoak izan behar dugu; osasun-laguntzan, hezkuntza-ekintzan eta gizarte-arretan, elkarrizketa bioetikoa sustatuz, eguneroko jardueran ororen printzipio eta irizpideen inplikazioa zein den argitzeko.
Gure laguntza- eta hezkuntza-jardueran dimentsio etikoa garatzeko Batzordeak, Komisioak eta Bioetika Taldeak ditugu.
Laguntza- eta hezkuntza-jardueran balio etikoak garatzea
Etikak erabakiak hartzen laguntzen digu, eta irizpide hauek hartzen ditugu erreferentziatzat:
- Giza duintasuna errespetatzea: pertsona orok tratu duina merezi dute, eta beraz, helburu gisa tratatzea, ez baliabide soil gisa.
- Giza bizitza defendatzea: pertsonari guztiz garatzeko aukera ematen diona. Lau printzipio etiko kontuan hartzen ditugu edozein erabakitan: kalterik ez egitearen printzipioa, ongintza printzipioa, autonomia printzipioa eta justizia printzipioa.
Eskubideak defendatzea
Gure zentro guztietan banakoaren giza eskubideen eta funtsezko askatasunen errespetua bermatu behar da. Horrez gain, gure gizarte-erantzukizunean oinarrituz, ingurune komunitarioetan sustatu behar dugula uste dugu.
Hori dela eta, normalean nahasmendu mentalak, desgaitasun intelektualak eta bestelakoak dituzten pertsonekin lotzen den estigmaren kontrako borroka konpromiso etiko bihurtzen da, eta ez aukera soil bat.
Gehiago irakurri[/wpo_featuredbox]
Gehiago irakurri[/wpo_featuredbox]
Gehiago irakurri[/wpo_featuredbox]